2026ko iraileko berrikuntzak eta eguneraketak - PCSitna

Berritasunak

2026ko iraileko berrikuntzak eta eguneraketak

Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren  ataria (IDENA) irailean eta urrian eguneratu zen, eta berritasun hauek ditu orain:

  • Eguneratu egin dira Udalerriak eta Kontzejuak geruzak (biak “Unitate administratiboak” taldean), halako moduan non haien muga-marretan izandako azken aldaketa grafikoak jasotzen baitira. Organo hauek emandako informazioarekin eguneratu dira: Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia, eta Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua.

  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:

    1. Argitaratu egin dira Lurpeko urak hartzeko lekuen babes perimetroak eta Giza hornidurarako urak hartzeko lekuen zaintza eremuak.

    2. Argitaratu egin da Ehiza-esparruen 2026ko mugaketa.

    3. Eguneratu egin dira geruza hauek: Sakan gazietako habitatak. 1: 5.000. 2012. urtea; Hezegune mediterraneotako habitatak (1:5.000). 2007. urtea; Ibaietako KBE habitatak (1:10.000). 2004. urtea; eta Lurreko KBE habitatak (1:25.000). 2007. urtea.

  • Eguneratu egin da EuroVelo ibilbideak geruza, zehazki bi bide hauetan: 1 - Kostalde Atlantikoko ibilbidea, eta 3 - Erromesen ibilbidea. Eguneratu egin dira, halaber, Bide Berde batzuen trazadurak: Bidasoko bide berdea, Plazaola bide berdea, Vasco-Navarro bide berdea, Tarazonica bide berdea eta Irati bide berdea. Turismo Zuzendaritza Nagusiak eman du informazioa.

  • Abeltegiei buruzko informazioa eguneratu da, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker

 

Hilero bezala, Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak emandako informazioa ere eguneratu da: Hornidurako sareak, Saneamendua eta Hondakinak.

Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk ere eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak, zeinak, Eraikuntzak geruzarekin batera, INSPIRE Zuzentarauaren (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings) datu-ereduen arabera argitaratzen baitira.

Katastroari dagokionez, eguneraketa “geruzaka” ere ikus daiteke Foru Komunitateko lurralde osoari dagokionez, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke hemen: Kartografiaren gordailua.

 

Pie de página