2026ko ekaineko berritasunak eta eguneratzeak - PCSitna
Berritasunak
- Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura (IDENA) eguneratu egin da ekainean, eta, horren ondorioz, berritasun hauek eskainiko ditu, hemendik aurrera, datuetan:
- Moncayoko Ur Mankomunitatearen informazioa argitaratu da. Hornidura- eta saneamendu-sareak. Herritarrentzako zerbitzu erabilgarriak taldearen barruan argitaratu dira, beste mankomunitate batzuek egin duten bezala.
- 2026ko apirilaren 4an bereizmen handiko Sentinel-2 (kolore naturala) irudi berria argitaratu zen, Kartografia eta irudiak taldean.
- Datu berriak argitaratu dira Zirkulazioaren eguneroko batez besteko intentsitateen mapako datu-geruzetan. Hala, orain, eskatutako denbora-tartearen informazioa eskura daiteke. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
- Seinalizazio zinegetikoa geruza eguneratu da. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
- Meatzaritzako katastroaren informazioa eguneratu da. Zehazki, geruza hauek eguneratu dira: A atala, B atala, C atala - eskubideak, C atala - proiektuak, eta maileguak. Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
- Memoria historikoa ataleko Hobien mapa informazio-geruzak eguneratu dira. Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
- Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Hiriarteko Garraioari buruz emandako informazioa eguneratu da. NAV-001, 002, 003, 004 emakiden geruzak eta haien geralekuen kokalekuak eguneratu dira.
- Nafarroako txirrindularien mugikortasun-sareari buruzko informazioa eguneratu da, Garraioa eta komunikazioak atalaren barnean. Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
- Errolda-banaketa eguneratu da (Errolda-barrutiak eta -atalak), Estatistikako Institutu Nazionalak emandako informaziotik abiatuta.
- Geologia taldearen barruan, Leizeak eta haitzuloak, Iturburuak eta Geoteknia inbentarioak eguneratu dira. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
- Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:
- Babesleku klimatikoak geruza eguneratu da osasunari buruzko taldean.
- Airearen kalitatearen zonifikazioa geruzak eguneratu dira: NOx, SO2, CO, PM10 eta PM 2,5, Ozonoa eta Metalak eta bentzopirenoa. Airearen kalitatea taldearen barruan daude geruza horiek.
Hilero bezala, Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak emandako informazioa ere eguneratu da: Hornidurako sareak, Saneamendua eta Hondakinak.
Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk ere eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak, zeinak, Eraikuntzak geruzarekin batera, INSPIRE Zuzentarauaren (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings) datu-ereduen arabera argitaratzen baitira.
Katastroari dagokionez, eguneraketa “geruzaka” ere ikus daiteke Foru Komunitateko lurralde osoari dagokionez, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke hemen: Kartografiaren gordailua.