2026eko maiatzeko berritasunak eta eguneratzeak - PCSitna
Berritasunak
Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura (IDENA) maiatzean eguneratu da, eta berritasun hauek ditu orain:
-
Ingurumenari eta biodibertsitateari buruzko informazioa argitaratu da, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker:
-
Babesleku klimatikoen geruza argitaratu da osasunari dagokion taldean.
-
2026rako arrantzari buruzko informazioa argitaratu da, geruza hauen bidez: Araubide bereziko urak 2026, Arrantza-tarteak 2026, Karramarro exotikoen esparruak 2026 eta Karramarro exotikoen arrantza 2026.
-
-
Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:
-
Informazio-geruza hauek eguneratu dira: Eguzki-instalazio fotovoltaikoak, martxan daudenak eta izapidetzen ari direnak.
-
Kasu honetan jada argitaratuta zegoen informazioa eguneratu da: Parke eolikoak eta haize-sorgailuak, martxan daudenak, izapidetzen ari direnak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena kontrakoa dutenak.
-
Ibilgailu elektrikoak kargatzeari buruzko informazio alfanumerikoa eguneratu da (Kargatzeko puntuak eta Udalerriak).
-
-
Saneamenduko eta arazketako instalazio eta sareei buruz NILSA (Navarra de Infraestructuras Locales SA) enpresak emandako informazio-geruzak eguneratu dira.
-
Herri ondasunen geruza eguneratu da, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker.
-
2024ko LiDAR datuetatik eratorritako produktuak argitaratu dira, WCS —estalduren web-zerbitzuaren— bidez.
-
Zuhaixka-geruzaren (0,3 - 4 metro) batez besteko altueraren mapa, LiDARetik lortua. 10 metroko bereizmena.
-
Baso-masetako altuera nagusien mapa. 10 metroko bereizmena.
-
Altueren mapa. Azaleraren Eredu Digitalaren (AED) eta Lurraldearen Eredu Digitalaren (LEG) arteko aldea. 2 metroko bereizmena.
-
Zuhaixka-eremuek (0,3 - 4 metro) estalitako azaleraren mapa, LiDAR-etik lortua. 10 metroko bereizmena.
-
Baso-eremuek (4 metro baino gehiagoko garaiera) estalitako azaleraren mapa, LiDARetik lortua. 10 metroko bereizmena.
-
Malden mapa (LEG). 2 metroko bereizmena.
-
Orientazioen mapa (LEG). 2 metroko bereizmena.
-
Azaleraren Eredu Digitala (AED). 2 metroko bereizmena.
-
Lurraldearen Eredu Digitala (LEG). 2 metroko bereizmena.
-
Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk ere eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak, zeinak, Eraikuntzak geruzarekin batera, INSPIRE Zuzentarauaren datu-ereduen arabera argitaratzen baitira (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings).
Katastroari dagokionez, eguneratze hori “geruzaka” ere ikus daiteke Foru Komunitateko lurralde osoari dagokionez, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke Kartografiaren Gordailutik.