2025eko abuztuko berrikuntzak eta eguneraketak - PCSitna
Berritasunak
Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura (IDENA) abuztuan eguneratu da, eta berritasun hauek ditu orain:
-
2024ko LiDAR datuetatik eratorritako produktuak argitaratu dira, WMS estalduren web-zerbitzuaren bidez. 2017ko produktuak ordezten dituzte, eta guztiek 50 cm-ko bereizmena dute.
-
Erliebe-mapa zuri-beltzean (LED).
-
Erliebe-mapa zuri-beltzean (AED).
-
Koloretan sailkatutako erliebe-mapa (AED).
-
Koloretako erliebe-mapa (LED).
-
Koloretako erliebe-mapa (AED).
-
Zuri-beltzeko erliebe-mapa (LED), argiztapen anisotropiko lausoan oinarritua.
-
Zuri-beltzeko erliebe-mapa (LED), argiztapen anisotropiko lausoan oinarritua.
-
-
Abeltegiei buruzko informazioa eguneratu da, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker.
-
Nafarroako geodesia aktiboko sarearen (NGAS) geruza eguneratu da. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
-
Berdintasuneko agenteak dituzten udalerrien eta entitateen geruzetako informazioa eguneratu da. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eman du informazio hori.
-
Udalerrien eta kontzejuen geruzak eguneratu dira (biak Unitate administratiboen taldean), haien muga-lerroetan izandako azken aldaketa grafikoak jasotzeko. Organo hauek emandako informazioarekin eguneratu dira: Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia, eta Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua.
-
Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:
-
Bilakaera naturalaren pean dauden eremuen geruza argitaratu da, Baso-eremuen taldean.
-
Babesleku klimatikoen geruza eguneratu da Osasunaren taldean.
-
Basoei buruzko informazioaren taldean, PEFC ziurtagiridun mendien geruza eguneratu da, bai eta Baso-antolamenduen geruzak ere, hala nola Antolamenduan sartutako mendiak eta Antolamenduan sartutako larreak.
-
Titulartasun pribatuko mendietako mozketei eta Titulartasun publikoko mendietako mozketei buruzko geruzak eguneratu dira, Baso-jarduketen aprobetxamendu baimenduen taldean.
-
Hegaztiak Babesteko Garrantzizko Eremuen (IBA) geruza eguneratu da, Espezieen babesaren atalean.
-
Hilero bezala, Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak emandako informazioa ere eguneratu da: Hornidurako sareak, Saneamendua eta Hondakinak.
Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk ere eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak, zeinak, Eraikuntzak geruzarekin batera, INSPIRE Zuzentarauaren (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings) datu-ereduen arabera argitaratzen baitira.
Katastroari dagokionez, eguneratze hori “geruzaka” ere ikusgarri dago Foru Komunitate guztirako, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke Kartografiaren Gordailuan.